2011/09/26

Egunerokoa

Gaurko klasean gmail bat sortu dugu, eta sortzerakoan ez dugu izan arazorik, baina egia esan gmaila egiterakoan dakienak egin du gehiengoa, eta besteak begira egon gara. Esan beharra dago, jakin ez dugunok ere ikasi egin dugula.

Gmaileko kontua egindakoan blog-a egiteari ekin diogu. Blog-a egitearen ere aurreko arazo berbera gertatu da, denok ez dugu jakin, baina egiten bai ikasi dugu azkenean.
Blog-ean kuxkuxeatzen ibili gara, diseinua aldatuz. Hasieran diseinu batekin geratu gara, baina konturatu gara ez zaigula askorik gustatu eta beraz aldatzea erabaki dugu; aldatutakoarekin gustura geratu gara, nahiz eta aldaketaren bat edo beste egingo dugun.

Izan ditugun arazoen artean, tituluan argazki bat ipintzerakoan izan da, ezin izan baitugu nahi izan dugun argazkia jarri, eta baita, blog-aren orriaren tamainarekin ere arazoa izan dugu.
Aipatu beharra daukagu, teknologiak berriak izan arren testu bat jartzerako orduan frustratu egin gara, ordenagailuak edo programak, ez dakigu zerk, ez digu utzi sartzen.

Hau ikusita konturatu gara teknologiak erabilgarriak direla, baina erabiltzeko zailtasunak badaude inpotentzia sentiarazten dizu, denbora galtzeaz gain.Gainera, teknologia berriek hainbeste aukera eskaintzen dute gauza ezberdinak egiteko orduan, azkenean astoratuta sentitzen garela.

Teknologiek askotan aurrerapenak ala atzerapenak ematen dizkigute?

Aurrezagutzak

Hainbat aplikazio daude, eta aplikazio asko dira baita guk erabiltzen ditugunak. Esan bezala erabiltzen ditugun aplikazio horiek hauek dira: email, tuenti, facebook, internet orokorrean, word, ppt, musika, sms, irudiak, bideoak, movie maker, photoshop, paint, kalkulagailua, etab.

Denok ados gaude teknologia hauek hezkuntzan oso baliagarriak izan daitezkela, eta zergatik ez gure txikienekin. Haur hezkuntzan ez dugu ezagutzen edo ez dugu izan esperientziarik umeek teknologia hauek erabiltzen dituztenik, baina bai irakasleen partetik, izan ere, irakasleek informazioa bilatzeko, bideoak aurkitzeko, informazioa transmititzeko mediorako, eta abarrerako erabiltzen da.