2011/10/10

Teknologia berriak hezkuntzan

Egunerokoa

IKT praktikako klase honetan  wikia eta delicious-a egin ditugu. Delicious-a bakarka egin dugu, eta batzuei kostatu egin zaigu egitea, baina behin egin eta gero pausuak aurrera egin ahal izan ditugu. Wikia, aldiz, taldean egin dugu, eta hemen ez dugu arazorik izan aurrera egiteko orduan.

Delicious ingeleses dago, eta hitz asko ulertzeko orduan zailtasunak eduki ditugu, baina azkenean hitz horiek ikasi egin ditugu: tag (etiketak), joing (kontua sartu), sing in (kontura sartu), save (gorde), features (ezaugarriak), eta set up (ezarpenak).

Orokorrean esan beharra daukagu gaurko klasea interesgarria izan dela, ez baita izan teorikoa, nahiz eta zati txiki batean teoria puntua azaldu den. Esan bezala, oso praktikoa izan da, geure aidera ibili baikara lana egiten eta arazoak soluzionatzen.