2011/11/21

Wikia eta Bloga-ren inguruko hausnarketa.

Gaurko hausnarketa honetan wikia eta bloga hausnartu nahi ditugu. Hasteko wikia lan egiteko tresna garrantzitsua eta ona ikusten dugu, lan talde batean aritzeko erabilgarria dena, Bloga berriz, informazioa eskeintzeko tresna. Bertan gurasoei eta beste zenbait pertsonei informazioa  eskaintzeko tresna da, adibidez klasean egiten edo lantzen ditugun abestiak eta ipuinak blogan zintzilikatu ditzakeku gero haiek, etxean, haurrekin lantzeko.
Lan taldean aritzen zarenean, askotan bakoitzak bere kabuz zenbait gauza egin behar ditu eta kontaktuan egoteko baina batera egon gabe erabili dezakegu baliabide hau. 
Bien arteko desberdintasun nabariena hau da, wikia lanean aritzeko tresna dela eta bloga egindako lan horri buruzko informazioa eskaintzeko tresna. 

2011/11/07

Proiektuaren hausnarketa

Proiektu osoan zehar taldekideei begira esan behar dugu oso gustura egon garela, nahiz eta Maialen beranduago sartu zen eta berari azldu izan behar genion nola ginoazen lanarekin, baina orokorrean gustura sentitu gara taldean lanean. Gustura sentitze hori ikusten dela uste dugu lanean bertan ere.

IKTeei buruz ere asko ikasi dgu, inoiz erabili gabeko hainbat aplikazio erabili baitutugu, eta hauek erabiltzen ikasi. Aplikazio hauen erabilera erraza da, eta beste hainbat alorretarako ere eraibili ahal ditugu, egunen batean behar bada erabili egin beharko baititugu.

Denboraren nozioak nola irakatsi ikasi dugu, haurrek noiz hasten diren ikasten ere, eta beste hainbat gauza ikasi dugu, gerora behar bada baliagarria izango zaigularik.

Amaitzeko, esan beharra dago, egindako lanarekin gustura gaudela.