2011/12/05

Azken hausnarketa:

Lauhilabete honi bukaera emateko, azken hausnarketa hau aurkezten dizuegu.

 
Esan beharra daukagu eta orain arte esan dugun bezala, ikasketa prozesu honetan zehar hainbat aplikazio berri ikasi ditugula hala nola, wikia, delicious, blog-a... Baita, web 1.0 eta web 2.0-ren arteko ezberdintasunak ere ikasi ditugu.

Haur hezkunztan nola lantzen dituzten ikt-ak eta erabilera egokia zein izango litzatekeen barneratu dugu.
Prozesu honi ondorio batzuk atera beharko bagenizkio hauek izango lirateke:
  • Geletan landu behar direla ikt-ak baina erabilera egokia emanez.
  •  3 urteko geletan hasiera ematen diotela teknologia berriei.
  • Irakasleentzako baliabide aproposak dira gelan haurrekin zenbait jarduera lantzeko.
Orokorrean, gelan landutakoa ondo egon da izan ere, ez gara aplikazio batean edo bestean zentratu aspertzeko beste. Egindako proiektutik asko ikasi dugu baina, antolaketa ez da oso egokia izan eta momentu batzuetan ez genekien aurrera joaten ginen ala ez.

Azkenik, aipatu beharra daukagu ikt-ko klaseekin gustura egon garela ekarpenetan egindako salbuespenak salbuespen. :) :) :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario